2013/08/12

Ekin gazte bideari! Elkarrekin ez da beldurrik!



Zain gaude milaka pertsona. Badakigu laster iritsiko dela, badatorrela. Nabaritu egiten dugu Bilboko kaleetan. Urduritasuna, mugimendua eta xurrunurruak. Duela egun gutxi arte turistek eta Santiago bidea egiten dauden motxileroek hartutako tokia berreskuratu dugu soinean arnesak, arropa erosoa eta denetariko tramankuluak daramatzagun konpartserook. Andamio barrak behetik gora eta albo batetik bestera, janari eta edari hornitzaileei azken orduko eskariak egiteko telefono dei astoratuak, kolorez jantzita mezu desberdinak pintzeletatik mundura zabaltzen dituzten panel erraldoiak, musika frogen eta barre algaren zarata… Bilbotarrok Udalak lapurtu nahi digun espazioa berreskuratu eta gure beharrak asetzekoa sortzen dugu txosna erraldoien bidez 9 egunetarako, Marijaiarekin, Aste Nagusian, bakarra munduan.

2012/08/15

Kaskagorri hedabideetan

POST honetan hedabide ezberdinetan Kaskagorriren inguruan agertutako berriak argitaratuko ditugu, hona batzuk: (gehiago izatekotan, bidali loturak)

naiz + : klik hemen
naiz + bloga: klik hemen
Gara egunkaria: klik hemen
Berria egunakaria: klik hemen
Bilboko Branka: klik hemen
topatu.info: klik hemen

Kaskaegitaraua 2012


500 arrazoi baino gehiago matxinadarako


500 urte igaro dira Gaztelako Erreinuak Nafarroako Erresuma zaharra inbaditu zuenetik. 500 urte igaro dira gure itsasoa odolez zikintzen, gure mendiak zementu bilakatzen, gure hizkuntza isilarazten, gure ohiturak zigortzen, gure ikurrak debekatzen, gure lurraldea zatitzen, euskal herritarroi sufrimendua eragiten hasi zirenetik.

Baina bost mende luze hauetan ez dugu inoiz etsi, gure herriaren askapenerako borrokak ez du etenik izan eta ez du izango.

Bilboko gazteok ere gure herria askatzeko bidean gaude, bide honetan hainbat oztopo aurkitzen baditugu ere. Azkunum eta bere munitropak, jauntxo dirudunen interesak babestu nahiean, Bilboko kaleetatik kolorea, musika, bizitasuna, kultura, maitasuna, askatasuna… ezabatu nahi dituzte.

Gainera, urte guzti hauetan Gaztelako jauntxo basatiek ez diote gure lurretan muturra sartzeari utzi eta hainbat eta hainbat euskal herritar gure lurretatik urrun bahituta dituzte.

Duela 500 urte Gaztelak Nafar Erreinua isilarazi eta gure lurrak menperatu nahi izan zituen moduan, Azkunumek bilboko gazteak isilarazi eta gure espazioak inbaditu nahi ditu. Azken bi urte hauetan, Kaskagorri desagerrarazi nahi izan du bere burugogortasun eta inposaketaz txosna jartzea debekatuz. Baina ez du lortu gure ahotsa isilaraztea eta gogo biziz alaitu eta bete ditugu Bilboko kaleak.

Gaztetxeen aurkako erasoak ere Azkunumen politika zikinaren beste adibide garbi bat dira. Gazteok sortutako espazio askeak, ametsez hornituak eta ilusioz eta borrokaz eraikiak, azken urteotan desalojo basati eta zentzugabeak pairatu behar izan ditugu, bortzaz.

Baina Bilboko gazteok oso argi dugu zer eta nola nahi dugun; erresistentziatik garaipenera igarotzeko borrokatuko gara eta 2012ko Aste Nagusi honetan inoiz baino indartsuago gatoz euren gazteluak gaztetxe bilakatzera, gure espazioak berreskuratzera, kaleak askatzera, gure ametsak egi bihurtzera.

500 arrazoi baino gehiago ditugu matxinadarako! Bilboko gazteok Bilbo eta Euskal Herria askatzera goaz! Erresistentziatik garaipenera goaz!

Bilbo koloretsu, euskaldun eta aske baten alde borrokan izan ziren, garen eta izango diren gazte gaizto guztien omenez, osasuna, maitasuna ta askatasuna!

Gora Kaskagorri!

2012/08/09

KSK APLIKAZIOA!

Hemen duzue jada KSKaplikazioa zuen mugikorrentzat. Egin klik deskargatu ahal izateko eta gozatu KASKAGORRI! Kontzertuak, programazioa, kaskapresoen datuak, abestiak... dena eskuragarri klik bakar batean! Gozatu!!!

2011/08/23

Aste Nagusia egunez egun

Jai aurreko azken orduetan eguzkia eta beroa izan genituen lagun. Goizean goizetik txosnaren inguruan batzen joan ginen azken ikutuak emateko.

Jaiak indartsu hasteko bokata batzuk bazkaldu ostean, banderola eta marakak hartu eta kaska-batukadaren burrunbarekin udaletxeraino heldu ginen. Con este ayuntamiento vamos de culo lemapean jaitsierari atzerantz ekin genion, eta behin Alde Zaharretako kaleetan barneratuta buelta eman eta jai giro paregabean murgildu ginen. Kaskagorri organizaziñue edota bestelako oihuen artean leihoetako ur jaurtiketak saihesten ibili ziren batukadako bonboak… baina ezin!!

Txiiiiiiiiiiiiiiis… puuum!! Gure artean falta zaizkigun kaskaerrepresaliatuekin batera arriaga erdialdea hartu genuen. Txoria eta kaskakamia, Kukutzaren aldeko ikurrak, pregoia bertsotan, txupinaren oihartzuna, gainontzeko konpartsen alaitasuna... jai giroak bilboko kaleak hartuta zituen jada.

Mari jaiari ongi etorria egitearekin batera ireki ziren txosnak. Guk kaskapoteo parte-hartzaile batekin hasi genuen gaua, tartean ez zen jolasik ez barrerik falta izan. Asterixen edariarekin gorputza berotu eta... gaurarte!!


IGANDEA 21

15:00tan bazkaria Altxaporru eta Txorirekin
17:30 Kaskaokupatribiala
20:00tan poteoa Altxaporru eta Txorirekin
23:00tan kontzertuak Sarkor + El lobo de Armañon + Egurra ta kitto

ASTELEHENA 22

12.00tan kalejira kaskabatukadarekin
15:00tan kaskabazkaria
17:30 Kaskapikearen ordua
18:30tan Sound System kontzertu ibiltaria Euskal Herriko Hip-Hoplari gazteekin
23:00tan kontzertuak Bilbomatiks + Itziarren semeak eta lagunak




2011/08/13

ASTE NAGUSIRAKO PREST!

Aurten, berriro ere, Azkuna eta bere taldeak bere planarekin aurrera egin du. Jai herrikoiak zapuzteko asmoz, oztopoz beterik aurkitu dugu Aste Nagusirako bidea. Udaletxearen politikak jai pribatuak eta elitistak indartzea du helburu eta horregatik bere trikimailu guztiak erabiltzen ditu gu isilarazteko asmoz. Aurreko urtean bezala, Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsok ezin izango dugu txosna jarri, baina inoiz baino indartsuago gatoz egoerari buelta emateko. Orain arte egin dugun bezala, jai herrikoien alde lanean jarraituko dugu eta ez gaituzte isilaraziko!

Horrela, duela hilabete hasi ginen Kukutza gaztetxean muntaiarekin, panelak zuritzen eta margozten, pankartak egiten, programazioa lotzen, etab. luze bat. Aste honetan Arriagako atzekaldean hasi gara lanean eta jaiak hasi arte bertan arituko gara.

Aipatzekoa da, urtero lez, udaletxeak Arriaga atzekaldeko gunera begira jarritako kamera. Beste behin ere, Bilboko gazteok kontrolpean edukitzeko paranoian jauzi dira, baina guk geuk esango diegu bertatik ikusiko dutena: gazteak lanean, bazkari herrikoiak, dantzak, muxuak, jai giroa, barreak, malkoak, besarkadak,… garenaz eta egiten dugunaz harro gaude!

Honekin bat gure programazioa helarazten dizuegu, gonbidatuta zaudete gurekin parte hartzera, udaletxeari “HEMEN GAUDE!!!” ozen oihukatzera.

Agur berezi bat gurekin ez dauden kaskakonpartseroei, oztopo, isun eta zigor guztien gainetik beti gurekin izango zarete! MAITE ZAITUZTEGU!!!

2011/04/19

Hasi da kaskamartxa!!!



Gaur abiatu da Bilbotik Soraluzera egingo den Kaskamartxa. Ohikoa den moduan, Kaskagorrik antolatu du ibilaldi hau, gazteok egina gazteontzako. Matxinsalto ekimenarekin bat eginez, Bilboko gazteok bideari ekin diogu. Gaur goizeko 10etan atera eta Artxandako maldetan gora egin dugu, Larrabetzun indarberritu ostean, Bizkargi igo eta azkenean Gernikara heldu gara. Gernikako gazteek euren gaztetxeko ateak zabaldu dizkigute, mila esker peña!!!
Bihar, martxarekin jarraituz, Markina edukiko dugu aterpe.

Bilboko gazteok Soraluzera salto egitera goaz!!!

GAZTE TA GORRI BIZI KASKAGORRI!!!




2011/02/21

KASKAGORRIREN KONTRAKO JAZARPENAK EZ DU ETENIK

Espainiako Auzitegi Nazionalak Kaskagorriko sei lagun galdekatuko du 2005, 2006 eta 2007ko Aste Nagusian izandako ekimen batzuen gainean. Bilboko Konpartsak-ek elkartasuna adierazi die deitutako guztiei eta jai eremuan lan egiten duten eragileak bakean uzteko eskatu dute.

Bilboko Konpartsak-ek ohar baten bidez salatu du halako jazarpen judizialak ez direla bide egokiak eta jai eremuan lan egiten duten eragileak bakean uzteko eskatu dute.

Azpimarratu dute azken aldian Espainiako Auzitegi nazionaletik zabaltzen diren “mehatxu” eta salaketak bertan behera gelditzen direla. Adibide gisa, Txori Barroteren absoluzioa gogoratu dute.

Kaskagorriren oharra:

Kaskagorri bilboko gazte mugimenduaren konpartsa da, honengatik, gazte espresio desberdinetatik euskal kulturaren eta jai herrikoien alde lan egiten egon gara,belaunaldiz belaunaldi 22 urte luzeetan zehar.Asko gara, ehundaka, kaskagorrik eta baita bilboko konpartsek ere antolatutako dinamika kulturaletan parte hartu dugunok:ihauterietan,poteoetan,tomas deunan,txupinazoan,ur jolasetan zein lehiaketa gastronokikoan.Beti ere herritik eta herriarentzat eginiko jaietan aktiboki parte hartuz.

Urte guzti hauetan errepresioaren mamuak konpartsakide ugari bahitu dizkigu, gurekin batera parte hartzea galarazi dietelarik, Bilbotik hurrun giltzapetuz.Orain, gainera, Audientzia Nazionalak konpartsaren kontra jo nahi du, konpartsakideak aste nagusian gurekin agoteko eskatzeagatik.

Trabak besterik ez dizkigute jarri guk nahi dugun jai eredu herritarra lortzeko bidean,enpresa eta interes ekonomikoetatik at, bilbotar gazte zein zaharren eskura egongo denaren bidean.Horren adibide dira Azkunaren udalak Kaskagorri eta Txori barroteri ezarritako santzioak, Komantxeri lehenengo aldiz aste nagusian montazteko zailtasunak, ihauterietako jeitsiera gran viatik ateratzea, eta ,tamalez, abar luze bat.

Argi geratzea nahi dugu konpartsakideak gurekin egoteko nahia ez dela delitua, euskal preso politikoekiko elkartasuna azken finean, ez dela delitua.Beste alde batetik, konpartsekiko erasoak etetea eskatzen dugu, hala nola santzioak, eta oztopo gehiagorik ez jartzea, ez udalak ezta audientzia nazionalak ere.



Tutatisengatik kaskaerrepresaliatuak kaskagorrira!

Gora Bilboko gazte mugimenduaren konpartsa!

Gora Marijaia!

2010/08/13

Ongi etorri kaskablogera!

Badator Aste Nagusia 2010 eta oztopoak-oztopo, aurten ere egitarau oparoa eskeiniko dugu.

Inoiz baino gehiago zuen presentzia eta parte hartzea beharrezkoa izango da gure artean. Denok baikara KASKAGORRI!

Eskertu nahiko genuke orain arte animoak eman dizkiguzuenei, zuen berotasunak indarrak eman dizkigutelako aurrera jarraitzeko!

Jaso dugun errepresioaren aurka egiteko eta Aste Nagusia defendatzeko, ASTEAZKENA 25 PLANTO EGUNA!!!

GORA JAI HERRIKOI ETA PARTE HARTZAILEAK!!!

AMETSAK AURRERA DARRAI!!!