Espainiako Auzitegi Nazionalak Kaskagorriko sei lagun galdekatuko du 2005, 2006 eta 2007ko Aste Nagusian izandako ekimen batzuen gainean. Bilboko Konpartsak-ek elkartasuna adierazi die deitutako guztiei eta jai eremuan lan egiten duten eragileak bakean uzteko eskatu dute.
Bilboko Konpartsak-ek ohar baten bidez salatu du halako jazarpen judizialak ez direla bide egokiak eta jai eremuan lan egiten duten eragileak bakean uzteko eskatu dute.
Azpimarratu dute azken aldian Espainiako Auzitegi nazionaletik zabaltzen diren “mehatxu” eta salaketak bertan behera gelditzen direla. Adibide gisa, Txori Barroteren absoluzioa gogoratu dute.
Kaskagorriren oharra:
Kaskagorri bilboko gazte mugimenduaren konpartsa da, honengatik, gazte espresio desberdinetatik euskal kulturaren eta jai herrikoien alde lan egiten egon gara,belaunaldiz belaunaldi 22 urte luzeetan zehar.Asko gara, ehundaka, kaskagorrik eta baita bilboko konpartsek ere antolatutako dinamika kulturaletan parte hartu dugunok:ihauterietan,poteoetan,tomas deunan,txupinazoan,ur jolasetan zein lehiaketa gastronokikoan.Beti ere herritik eta herriarentzat eginiko jaietan aktiboki parte hartuz.
Urte guzti hauetan errepresioaren mamuak konpartsakide ugari bahitu dizkigu, gurekin batera parte hartzea galarazi dietelarik, Bilbotik hurrun giltzapetuz.Orain, gainera, Audientzia Nazionalak konpartsaren kontra jo nahi du, konpartsakideak aste nagusian gurekin agoteko eskatzeagatik.
Trabak besterik ez dizkigute jarri guk nahi dugun jai eredu herritarra lortzeko bidean,enpresa eta interes ekonomikoetatik at, bilbotar gazte zein zaharren eskura egongo denaren bidean.Horren adibide dira Azkunaren udalak Kaskagorri eta Txori barroteri ezarritako santzioak, Komantxeri lehenengo aldiz aste nagusian montazteko zailtasunak, ihauterietako jeitsiera gran viatik ateratzea, eta ,tamalez, abar luze bat.
Argi geratzea nahi dugu konpartsakideak gurekin egoteko nahia ez dela delitua, euskal preso politikoekiko elkartasuna azken finean, ez dela delitua.Beste alde batetik, konpartsekiko erasoak etetea eskatzen dugu, hala nola santzioak, eta oztopo gehiagorik ez jartzea, ez udalak ezta audientzia nazionalak ere.
Gora Bilboko gazte mugimenduaren konpartsa!
Gora Marijaia!